1. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arau bat taxutu eta susta dezan, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariei eta osasun arloko teknikariei osasun arloko gainontzeko langileentzako ezarritako baldintza beretan lanbide-karrera aitortzeko. (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-19/MOC-00091
2. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da osasun-garraioaren lizitazioa berehala egin dezan. (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-20/MOC-00027
3. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Departamentuak 2014/2020 aldirako sustatu duen Kronikoen Planeko dementzien atalaren ezarpena osa dezan. (Fanlo Mateo, Patricia) 10-20/MOC-00030