Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina hein batean aldatzen duen Foru Legea, 2015etik 2018ra bitartean jasotako amatasun eta aitatasun prestazioengatik kenkari berri bat aplikatzen duena

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko abenduaren 19an

Parlamentuko Osoko Bilkurak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga hein batean aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin. Lege honen artikulu bakarrean planteatzen da 2015etik 2018ra bitartean jasotako amatasun eta aitatasun prestazioengatik kenkari berri bat aplikatzea 2020an bakarrik.

 

Navarra Sumak aurrera egin ez zuen planteamendu bat egin zuen, amatasun eta aitatasun prestazioak salbuestea, kasu honetan “2020ko urtarrilaren 1etik aurrera”. Etorkizunerako salbuespen bat ezartzea defendatzen zuen, “aurreko aldietarako ematen den konponbidea izanda ere 2020rako berariazko kenkari bat”.

 

Salbuespena bazterturik, 2015etik 2018ra bitartean jasotako amatasun eta aitatasun prestazioengatiko kenkaria zergaren kuota diferentzialaren gainean aplikatuko da, lege proiektuan jasotzen den bezala.

 

Beraz, diru sarreren arabera, errekargua oso-osorik itzul daiteke, PFEZaren 2020ko kuota diferentziala zero edo negatiboa den kasuetan, edo bestela zati bat itzul daiteke.

 

Nolanahi ere, subjektu pasiboek jasotako prestazioei % 25eko ehunekoa aplikatuko zaie eta emaitza hori izanen da kenkaria, baldin eta subjektu pasibo horien errentak, salbuetsiak barne, 30.000 euro baino handiagoak ez badira. Ehuneko hori murrizten joanen da subjektu pasiboaren errentak handitu ahala eta zero izanen da errentak 105.000 euro baino goragokoak badira.

 

· www.nafarroakoparlamentua.eus
· Foru lege proiektua (39. NAO, 2019-11-21ekoa)
· Zuzenketak (47. NAO, 2019ko 12-11koa)