Estatuko Gobernua AP-68 autobidearen ibilbide osoa bidesaririk gabe utz dezan premiatzen duen ebazpena
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 28an
1.- Estatuko Gobernua premiatzen da AP-68 autobidearen ibilbide osoa bidesaririk gabe utz dezan, beste autobide batzuen kasuan egin duen moduan: AP-1 Burgos/Armiñon, AP-4 Sevilla/Cádiz eta AP-7 Alacant/Tarragona.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio aztertu beharreko mekanismoak azter ditzan, AP-68 autobidea bidesaririk gabe utzi eta doakoa izan arte AP-68 autobidea doakoa izan dadin erabiltzaileentzat 2020ko urtarriletik aitzina, Errioxan eta Aragoin autobide horren kasuan erabilitako ereduen gisakoak erabilita.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da azpiegiturak ukitutako beste autonomia erkidegoekin batera eska dezan AP-68 autobidea doakoa izatea, neurri horren eraginez sobera diren langileak birkokatzeko neurriak barne.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 3. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.
2. puntua Navarra Suma, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren aurkakoarekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin onetsi da.