Parlamentuak bihar emanen dio hasiera 2019ko Nafarroaren Egunaren ospakizunari Nafarroako Gorteei buruzko jardunaldiarekin
Nafarroako Gorteak Aro Modernoan izeneko jardunaldia ospatuko da Parlamentuan ostiral honetan. NUPeko Investigación I-Communitas-Institute for Advances Social Research Ikerketa Institutuarekin batera antolatu da eta 15 hitzaldi eskainiko ditu.
Nafarroaren Egunaren baitan antolatutako programaren barruan dagoen jardunaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera (09:10 Erabilera Anitzeko Aretoan).
Goizeko saioan (9:30) hurrengo hizlariek parte hartuko dute: Alfredo Floristán (Alcaláko Unibertsitatea), Gregorio Monreal (NUP), Roldán Jimeno (NUP), Jorge Urdánoz (NUP), Mercedes Galán (NUP), Álvaro Adot (Velázquezen Etxea) eta Bertrand Augé (ESCPAU Business School).
Arratsaldeko saioan (15:00) parte hartuko duten hizlariak dira: Pilar Arregui (Nafarroako Unibertsitatea), Luis Javier Fortún (Nafarroako Parlamentua), Amaia Álvarez (NUP), Mikel Lizarraga (NUP), Juan Cruz Alli (NUP), Nere Jone Intxaustegi (NUP), Ignacio Panizo (Liburutegi Nazionala), eta Fernando Mikelarena (Zaragozako Unibertsitatea).
Parlamentuaren domina Euskaltzaindiari
Nafarroaren Egunaren karietara antolatutako ekitaldi-programari abenduaren 2an emanen zaio jarraipena. Nafarroako Parlamentuaren Domina Euskaltzaindiari emateko ekitaldi bat eginen da, Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen duen honetan. Osoko Bilkuren aretoan eginen da 11:00ean eta Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiako lehendakariak parte hartuko dute.
Arratsaldean (19:00) Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du.
Lehenengo udal eta foru hauteskundeen 40. urteurrena
Nafarroaren eguna ospatzeko ekitaldi-programa abenduaren 4an amaituko da, Nafarroako Lehenengo Udal eta Foru Hauteskundeen 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalarekin.
Osoko Bilkuren aretoan ospatuko da 18:00ean, Parlamentuko Mahaiko kideak mahaiburu izanen dira eta gonbidatuta daude legegintzaldi guztietako parlamentarioak, Foru senatariak, Kontuen ganberako lehendakariak eta historian zehar Parlamentuak izendatutako Arartekoak, Nafarroako Gobernuko kideak, Merindadeetako alkateak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Lehendakaria.
Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak eta María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariak parte hartuko dute ekitaldian.
Goiz horretan (11:00) Nafarroako Parlamentuaren berrogei urteak biltzen dituen atzera begirako erakusketa inauguratuko da. Duela bi urte, Nafarroako Egunaren karietara egindako erakusketa ibiltariaren jarraipena da. Oraingoan lekua egiten zaie lehenengo Legebiltzarra (1979) osatu zuten 70 emakume eta gizonei, frankismoaren ondorengo parlamentarismo demokratikoari jatorria eman ziotenak.
Atea irekien jardunaldiak
Abenduaren 2 eta 3an Nafarroako Parlamentuak herritarrei ateak irekiko dizkie berriz ere.
Nafarroako Legebiltzarraren egoitza ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen diren herritarrek, Osoko Bilkuren aretoa, Batzordeetarako aretoak, Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren aretoa, Ataria eta Erakunde aretoa.
Parlamentu jarduera non gauzatzen den ikusi ahal izango dute bisitariek, legeak non onesten diren eta Nafarroako Gobernuaren kontrola nondik egiten den. Azken finean, Legebiltzar nafarraren eginkizunei buruzko informazio eta azalpenak jasoko dituzte, bere antolakuntza eta funtzionamenduari buruz. Nafarroako Parlamentuaren bilduma artistikoa ere ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.
Bisitak abenduaren 2an goiz eta arratsaldez izanen dira eta abenduaren 3an goizez. Bisita egiteko eskaera doakoa da eta 948209209 telefonoaren bidez egin daiteke 9etatik 15etara.
Archivos adjuntos