Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14
Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena urgentziaz egin dezan Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilurako deialdia
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 14an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da urgentziaz egin dezan Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilurako deialdia.
2.- Gobernuari eskatzen dio etorkizuneko Nafarroako enplegu plana erakunde sindikalekin eta enpresa-erakundeekin adostu dezan.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da etorkizuneko Nafarroako enplegu plana gehienez ere urtebeteko epean onets dezan, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren baitan.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin onetsia.