Hugo López eta Fernando Azagra, Nafarroako Kontseilurako hautagaiak
Hugo López López, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztuta eta Fernando Azagra Díaz, Iruñeko Abokatuen Elkargoak proposatuta, Nafarroako Kontseiluko kide izateko hautagai bakarrak dira, Nafarroako Parlamentuak izendatzeko hautagaitzak aurkezteko epea amaituta (urriaren 17ra arte luzatu zen).
Mahaiak izendatzen dituenean Batzordean agerraldia eginen dute beren merituak azaltzeko eta, ondoren, Osoko Bilkuran bozketa eginen da hautaketa aurrera eramateko.
Bozketa isilpekoa eta txartelen bidezkoa izanen da eta Parlamentari bakoitzak izen bakarra aurkeztu dezake.
Nafarroako Kontseilua Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatutako zazpi kidek osatzen dute, ospe oneko eta esperientziadun legelari nafarrak izan ohi dira, bost Nafarroako Parlamentuak proposatuta eta beste biak Gobernuaren proposamenez.
Nafarroako Kontseilua Espainiako Konstituzioaren, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren betetzeaz arduratzen den kontsultarako órgano gorena da, eta bere irizpenek ezin dute komenientziako baloraziorik eduki.