Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Urriak 15
Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena irakaskuntza publikoaren garapena lehenets dezan
Hezkuntza Batzordean onetsia. 2019ko urriaren 15ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da irakaskuntza publikoaren garapena lehenets dezan eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen hazkundea babestu dezan, guztiei hezkuntza sozializatzailea eta kalitatezkoa bermatze aldera.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio ez dezan eskola-unitaterik ken ikastetxe publikoetan, baldin eta eskaria behar adinakoa bada.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da eskola-postu bat berma diezaien ikastetxe publiko batean ikaspostu bat eskatzen duten ikasle guztiei.
Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mixtoak aurkeztu du.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsia.