Cristina Ibarrola (Navarra Suma), Blanca Regúlez (GB), Javier Lecumberri (PSN) eta Adolfo Araiz (EH Bildu), Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kide izateko hautagaiak
Gardentasuna sustatzea helburu duen organoa da, publizitate aktiboaren arloko betebeharrak eta informazio publikoa jasotzeko eskubidea zaintzen ditu
Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kide bihurtzeko hautagaiak aurkezteko epea amaituta, Blanca Regúlezek (Geroa Bai), Javier Lecumberrik (PSN) eta Adolfo Araizek (EH Bildu) aurkeztu dituzte beren hautagaitzak. Legebiltzarrak organo honetarako lau ordezkari hautatzeko eskubidea dauka.
Osoko Bilkurak 2016ko apirilaren 21ean Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legearen aldaketa bat onetsi zuen eta haren ondorioz sortu zen Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. Organo independentea da, Gobernuaren publizitate aktiboaren arloko betebeharrak eta herritarrek Gobernuaren esku dagoen informazio publikoa jasotzeko duten eskubidea zaindu behar dituena.
Legebiltzarreko Mahaiak aurkeztutako hautagaitzak onesten dituenean eta Osoko Bilkurarako data zehazten duenean isilpeko bozketa bidez hautatuko da senataria, txartelak erabiliz, eta parlamentari bakoitzak hautagai bakarra bozkatu beharko du, ordezko batekin. Ordezkoak hurrengoak dira: Javier García (Navarra Suma), Jabi Arakama (Geroa Bai), Ainhoa Unzu (PSN) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu). Berdinketak ebatziko dira kiderik gehien duen parlamentu-taldeak proposaturiko hautagaiaren alde.
Hautatuek Patxi Leuza, Laura Pérez, Guzmán Garmendia eta Sergio Sayas ordeztuko dituzte, 2016ko ekainaren 30ean izendatuak.
Osoko Bilkurak 2016ko apirilaren 21ean Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legearen aldaketa bat onetsi zuen eta haren ondorioz sortu zen Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. Organo independentea da, Gobernuaren publizitate aktiboaren arloko betebeharrak eta herritarrek Gobernuaren esku dagoen informazio publikoa jasotzeko duten eskubidea zaindu behar dituena.
Lehendakariaz gain, beste 12 kidek osatzen dute Gardentasunaren Kontseilua, eta horietatik 4 Parlamentuak hautatzen ditu.