Gai zerrenda
Batzorde Iraunkorra eratzea.
Nafarroan amiantoa kentzeko plan zuzendaria.
Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko 2030eko agenda.
Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, Fiteroko Udalari buruzkoa (2017).
Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsari buruzkoa (2009-2018).
Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzkoa (2017).
Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmazia-prestazioen kudeaketari buruzkoa.
Aurrekontu-legezkotasunari buruzko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Aldaketa horiek 2018ko urrian, azaroan eta abenduan igorri ziren Parlamentura.
Konstituzio Auzitegiaren epaia, 1319-2018 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko arazoari buruzkoa. Arazoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Auzitegiak planteatu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 4.2 apartatuta dela-eta.
Nafarroako Arartekoaren txostena, Huertas de Peralta enpresako plantillaren grebarako oinarrizko eskubidea ustez urratu izanari buruzkoa.
Nafarroako Arartekoaren txostena, ikuskatzailetzako teknikariek, Rozalejoko Markesaren higiezinean esku hartzean, Alde Zaharreko bizilagunen oinarrizko eskubideak ustez urratu izanari buruzkoa.
Proposamena, apirilaren 24an Fibrosi Kistikoaren Eguna ospatzen dela-eta Legebiltzarraren egoitza argiztatzekoa.
Sanfermines 78 Gogoan! elkartearen eskaria, Legebiltzarreko atalondoan prentsaurrekoa egiteko.
Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasun-zerbitzuaren kontratua luzatzeko proposamena.
Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren eraikinerako argindarraren hornidura jatorri berriztagarriaren ziurtagiriarekin esleitzea.
Soldatarik gabeko baimen eskaria, norberaren gauzetarako.