Parlamentuko Albistegia (VI), 2019-01-31


 
31-01-2019
 
 
Actividad parlamentaria / Parlamentuko jarduera
 

Osteguna, 31 de Urtarrila de 2019

 
  09:15 Osoko Bilkura
 
 
 

Ostirala, 1 de Otsaila de 2019

 
  09:15 Hezkuntza Batzordea
 
  10:00 Foru Araubideko Batzordea
 
 
Más noticias / Albiste gehiago
 
 
 
Iniciativas presentadas / Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Últimas noticias / Azken albisteak
 

Mozio bat baztertu da, Gobernua premiatzen zuena haur eta lehen hezkuntzarako aurreinskripzio kanpaina irizpide objektiboetan oinarri zezan

 
 

PSNk eta PPNk babestu dute UPNren asmoa, zeinak Departamentuaren lana zalantzan jartzen zuen D eredua gainerako ereduen gainetik lehenetsi izanagatik

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aldeko botoekin, Nafarroako Gobernua premiatu... Más información
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako langile autonomoen kolektiboaren lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko eskubideetan aurrera egin dezan

 
 

2017an onetsitako Nafarroako Lan Autonomoaren Plana aipatzen da negozio bideragarrien abandonoa ekiditeko neurriak eskatzeko

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluarekin adosturik, zenbait araugintza-neurri har ditzan (fiskalak, tributu eta lan arlokoak...)... Más información
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzarekin hitzarmen bat sina dezan familia-harrera espezializatua eta urgentziazkoa indartzeko

 
 

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren babesean, harrera-familien babesgabetasunarekin amaitu nahi da

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 166.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, sei hilabeteko epean arautu ditzan familia-harrera espezializatuko fami... Más información
 
 
 

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutua aldatzen duen Foru Legea onetsi da

 
 

Gurasotasunagatiko baimen gehigarri ordaindua ezartzen du, 12 asterainokoa, Foru Administrazioa aitzindari eta eredugarria izan dadin berdintasunari dagokionez

 
Nafarroako Parlamentuak, gaur egindako osoko bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina ezartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen... Más información
 
 
 

Familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko Foru Legea onetsi da

 
 

Espezifikotasuna eman nahi zaio familia mota horren estaldura sozial, juridiko eta ekonomikoari, adingabeen, mendekotasuna dutenen eta emakumeen babes integralean aurrera egiteko

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak Familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko Foru Legea onetsi du gaur aho batez. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak bultzatutako foru legearen helb... Más información
 
 
 

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legea onetsi da

 
 

Laukoak lurraldearen berrantolaketa Foru Lege Proiektu baten bidez osatzeko konpromisoa hartu du, langile publikoen lan baldintzak ziurtatu asmoz

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legea onetsi du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkakoe... Más información
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444