Nafarroako Parlamentuko 2018ko iritzi ‘Barometroaren’ aurkezpena
Ekitaldia 09:30etan izango da Parlamentuko Erabilera Anitzeko Aretoan
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, ‘Barometroaren’ emaitzak aurkeztuko ditu bihar prentsaurrekoan. Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren barnean burututako barometroa da.
Prentsaurrekoa Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 09:30etan.
Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, NUPeko irakasle eta ikerketa honen arduradun diren Juan Mari Sánchez Prieto eta Ernesto Pérez Esainekin egingo du aurkezpena. Jarraian, talde parlamentarioetako eledunek inkestaren balorazioa egingo dute.
Parlamentuaren eta NUPen arteko itunaren ondorioz eginiko lan honek bozka intentzioa aztertzen du, eta egoera ekonomiko, politiko eta herritarren kezka nagusien balorazioa ere egiten du.