Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez elkartasuna adierazten baitie atzo Melillako hesian hil zen pertsonaren familia, lagun eta hurbileko emigrante-komunitateari
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 22an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie atzo Melillako hesian hil zen pertsonaren familia, lagun eta hurbileko emigrante-komunitateari. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; UPNk lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du eta abstenitu egin da bigarrenean eta hirugarrenean; PSNk lehenengo eta bigarren puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da hirugarren puntuan; eta PPNk, berriz, lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du, eta bigarren eta hirugarren puntuen aurka.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Elkartasuna adierazten die atzo Melillako hesia gurutzatu eta Espainiako lurraldera iritsi nahian zebilela atzo hil zen gizonezkoaren familia, lagun eta, oro har, hurbileko emigrante-komunitate guztiari.
2. Ulertzen du goian deskribaturiko gertaera guztiak (*) Europaren eta Espainiaren migrazio-politikaren porrot berri bat direla.
3. Bidezkotzat jotzen du egungo legedia indargabetzea; izan ere, migratzaileen oinarrizko eskubideekiko errespetua sustatu eta bermatu beharrean, errepresio-, jazarpen- eta kriminalizazio-mekanismoak ezartzen ditu horien aurka –Atzerritartasun Legea eta Mozal Legea–”.