GAI-ZERRENDA
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018 irailaren 12koa, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Lege proiektuan aurkitutako akats materiala.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
-Diputatuen Kongresuko Mahaiaren erabakia, 2018ko irailaren 4koa, zeinaren bidez irizpide berri bat ezartzen baita Gizarte Segurantzako araubide orokorrari buruzko legeria aldatzeko Lege proposamena izapidetzeari dagokionez.
-Araubide Juridiko Autonomikoko eta Tokikoko zuzendari nagusiaren idazkia, zeinaren bidez helarazi baititu Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua aldatzeko Lege proposamenaren testua dela-eta Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioak egiten dituen oharrak.
INTERPELAZIOAK:
- Aniztasunerako Arretaren Plan Estrategikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Iruñeko Udalaren Mugikortasun Planak txikizkako merkataritzaren salmentetan izandako eraginari buruz. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin mozioa, Osasun Departamentua premiatzen duena gaueko txandako langileen lan-baldintzak aldatzeko negoziazioa has dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin mozioa, Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nasuvinsaren alokairu-poltsan sartzen diren etxebizitzen baldintzak alda ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da glukosaren monitorizatze jarraiturako sistemak eta glukosa flash monitorizatzeko sistemak finantza ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontu-kreditu osagarri bat igor dezan Parlamentura, foru erkidegoko errepide-sarea hobetzeko talka-plan bat egiteko xedez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da garraio- eta jangela-laguntzak ezar ditzan Hizkuntzak Ikasteko Programa daukaten ikastetxeetan ikasi nahi duten ikasleentzat, programa hori ez denean haien erreferentzia-ikastetxean edo udalerrian eskaintzen. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuan eranskin bat sar dezan baserri motako etxebizitzen bizigarritasuna arautzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lau hilabeteko epean txosten bat taxutu dezan NEKP osatzen duten enpresen plantillen egungo egoerari buruz. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AGERRALDIAK:
- Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren erantzuna, beren balkoietan 78ko Sanferminei buruzko pankartak paratzeagatik jasotako zitazioak direla-eta egindako jarduketei buruz informatzeko agerraldi-eskaerari emana.
- Sodenako zuzendari kudeatzailearena, Davalor-i emandako maileguak erreklamatzeko erabakia azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako hezkuntza-sistemari buruzko azken txosteneko Lan-osasuna kapituluko irakasleen aurkako erasoei buruzko datuak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, zahar-etxeekiko itun-eredu berriari buruzko esparru-akordioa azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna sinatu ez duten sindikatuekin (CSIF, ELA, eta APS), beren balorazioa egin dezaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du. (9-18/SET-00088). Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko baliabideen bidez erretransmititua.
- Mugarik Gabeko Teknikarien eta Langileen Elkartearen ordezkariekin, Saharako Ilargierdi Gorriak ATTSFrekin egindako lanen arduradunarekin eta Fronte Polisarioaren Nafarroako Ordezkaritzarekin, azal dezaten elkarte hori zer garrantzitsua den Tindouf-eko saharar errefuxiatuen aldeko lan humanitarioari begira. “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren koordinatzaile Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- AFAPNA sindikatuaren ordezkariekin, irakasleen aurkako erasoak areagotu izanari buruz duten jarrera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordearen erabakia, Bizitza Digitalari buruzko Foru Lege proposamena jorratzeko ponentzia bat eratzearen gainekoa.
- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordearen erabakia, Emakumeen kalitatezko enplegua bultzatzera eta laneko desberdintasunak eragindako arraila murriztera bideratutako proposamenak eginen dituen txosten bat egiteko ponentzia eratzearen gainekoa.
- SODENA enpresa publikoaren jarduketei buruzko ikerketa batzorde bat eratzeko proposamena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Findus janari izoztuen enpresaren bulegoak Madrilen jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazi baitu Garapen Ekonomikorako kontseilariak erantzunen diola Osoko Bilkuran Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak turismo-gidarien sektoreari buruz egindako galderari.
- Nuevo Futuro-ren laguntza-kontratuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.
- Astean ingelesez ematen diren eskolen murrizketa ezarri zen ikastetxeetako eskola kontseiluen aktak ez igortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Urrozko zabortegia zigilatzeko prozesuan Nafarroako Gobernua egiten ari den jarduketei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.
- Gobernuaren 2015etik 2018ra bitarteko Ekintzari buruzko Memoriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Garapen Ekonomikorako kontseilariak Findus enpresaren zuzendaritzarekin biltzea aurreikusten duen, foru erkidegotik alde egin dezan ekiditeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.
- Familia-harrerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.
- Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorren proiekturako gehieneko gastua ezartzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Europako Banku Zentralak zor publikoa erosteari uzteak Nafarroaren nahiz Estatuaren zorrean eta Nafarroako Estatuari egin beharreko ekarpenaren definizioan izan lezakeen eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nahitaezko soldadutzaren aitzineko intsumisoen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018ko irailaren 12koa, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga onesten duena.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Kontuen Ganberaren txostena, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergei buruzkoa (2013-2017).
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, 2018ko abuztuari dagozkionak, zeinak irailean sartu baitziren erregistroan.