Ainhoa Aznarezek astearte honetan ‘Ekintzatik hitzera’ inauguratuko du, testigantzek bizitzak salba ditzaketela erakusten duen Mugarik Gabeko Medikuen erakusketa
Erakundeak Siria bezalako herrialdeetan egiten duen laguntza humanitarioaren baitan sanitario eta medikuenganako erasoen areagotzea salatu nahi du bildumak
Nafarroako Parlamentuan astearte honetan, hilak 5, Ekintzatik hitzera erakusketa inauguratuko da, izaera didaktikoa duen bilduma, 15 panel eta multimedia euskarrien bitartez gizarteari Mugarik Gabeko Medikuen testigantza zabaltzeko helburua duena. Nazioarteko krisiek kaltetutako zonaldeetan erakundeak babes humanitarioa eskaintzen du, eta azken aldian erakundeko mediku eta sanitarioek jasan dituzten eraso kopurua handitu dela salatu nahi du bildumak.
Ekitaldia 12:00ean izango da Parlamentuko egoitzaren atarian eta Ainhoa Aznárez Igarzak, Parlamentuko Lehendakariak eta Nagore Eskisabelek, Mugarik Gabeko Medikuen Nafarroako ordezkariak parte hartuko dute.