Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 26
Foru Gobernua premiatzen duen ebazpena Nafarroako big dataren ustiapen-politika bat gara eta normaliza dezan
Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 26an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako big dataren ustiapen-politika bat gara eta normaliza dezan, guztion onuraren mesedetan; esate baterako, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ikerketan eta diagnostikoan, Foru Ogasunaren iruzurraren aurkako borrokan, gure erkidegoko nekazaritzako ustiapenaren efizientzian edo hezkuntzako aukera-berdintasunean, herritarrei informazio argia emanez beren datuei ematen ari zaien erabilerari buruz.
PSN talde parlamentarioak aurkeztua.
Aho batez onetsia.