Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Apirilak 11

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena NUPekin batera azterlan bat egin dezan, ziberjazarpena molde eta adin guztietan zenbaterainokoa den jakiteko datu gaurkotuak edukitzeko

Garapen Ekonomikorako Batzordean onetsia. 2018ko apirilaren 11n

1. Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera azterlan bat egin dezan, ziberjazarpena foru erkidegoan zertan den eta molde eta adin guztietan zenbaterainokoa den jakiteko datu gaurkotuak edukitzeko.

 

2. Foru Gobernua premiatzen da jarduketa-plan eraginkor bat presta dezan detektatutako edo salatutako ziberbullying kasuetarako, zeinean jasoko baita zer jarduketa-protokolo bete beharko duten polizia-kidegoek, ikastetxeek, inplikatutakoen gurasoek edo tutoreek, osasun- edo/eta gizarte-zerbitzuek eta egoki iritzitako eragile guztiek.

 

3.  Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroan ziberjazarpenaren analisia eta jarraipena egiteko lantalde bat eratu dezan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuak ematen dituzten enpresekin batera lan egiteko. Lantalde horretan parte hartuko dute, gutxienez ere, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, Foruzaingoak, Hezkuntza Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak.

 

4. Foru Exekutiboa premiatzen da ziberbullyingaren aurkako publizitate-kanpaina positibo bat abiaraz dezan, gehienbat sare sozialak edo/eta Nafarroako Foru Komunitateko gazteak ibiltzen diren espazioak erabilita.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aurkakoekin onetsia.