Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Martxoak 20
Hezkuntza Departamentua aparteko neurriak har ditzan premiatzen duen ebazpena, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko
Hezkuntza Batzordean onetsia. 2018ko martxoaren 20an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aparteko neurriak ezar ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko, eta hori ez da eragozpen izanen ikastetxeetan irakasle-plantillak egonkortzeko egiazko tresna gisa egin daitezen egin beharko lan-eskaintza publiko guztiak.
2.- Foru Exekutiboa premiatzen da ikastetxe ez-unibertsitarioetan ikasturte bakoitzerako hasiera batez ezartzen diren baliabideak eta plantillak handitu ditzan, aparteko eskolatze-aldian eta ikasturtean zehar eskolatzen diren ikasleak aintzat hartuta.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztua.
Aho batez onetsia.