Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 1

Nafarroako Gobernua iraupen luzeko langabetuentzako laguntzak urte anitzekoak izan zitezen premiatzen zuen mozioa baztertu da

Laneratzeko akordio bat eskatzen zen, iraupen luzeko 13.000 langabetuen enplegagarritasun baldintzak hobetzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “iraupen luzeko langabetuentzako laguntzak urte anitzekoak izan daitezen, programa egonkor eta efizientea bihurtzeko xedez”.

 

Baztertutako mozioak biharren atal bat zeukan, eta bertan Foru Gobernua premiatzen zen “Lanbide Orientazioa indar zezan, hiru hilabetetan Parlamentuari inplementatutako neurriak igorriz”.

 

Era berean, hirugarren atalean, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “lanbide orientazio programak zabal zitzan lan-prekarietate egoeran dauden langileentzat”

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako mozioak “13.700 iraupen luzeko langabetu daudela ohartarazten zuen, langabetuen %37”, eta haientzat “Laneratzeko Akordio bat bilatzen zuen, enplegagarritasun baldintzak hobetzera bideratuta”.

 

Zentzu horretan eta Europar Batasunaren ildoari jarraiki, langabezia “erronka garrantzitsuena” dela ulertzen baitu, bazterketa sozialaz, pobreziaz, desberdintasunaz eta finantza publikoen hondamenaz ohartarazten da, langabezia tasa estrukturalak ondorio horiek baitakartza edozein gizartetan.

 

Zentzu horretan, eta langabeziaren ezabatzean “arreta espezializatuak” eta “ibilbide pertsonalizatuak” duten garrantzia kontuan hartuta, oroitarazten da Nafar Lansarek kudeatzen dituen “iraupen luzeko langabetuentzako deialdiek huts egin dutela ebazpenaren argitalpena eta memoriaren aurkezpenaren arteko epea motza izan delako”.