Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Maiatzak 11

Arartekoak 2016ko txostena aurkeztu dio Osoko Bilkurari

  

Nafarroako Arartekoak, Javier Enériz Olaecheak, 2016ko ekitaldiko urteko txostena aurkeztu du gaur Osoko Bilkuraren aurrean.

 

Iragan apirilaren 12an Arartekoa Foru Araubideko Batzordearen aurrean agertu zen urteko txostenaren laburpena aurkezteko.

 

Gaurko bilkuran Parlamentuko talde eta elkarteen eledun hauek aritu dira: Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra), Javier García (Nafarroako Alderdi Popularra), María Chivite (Nafarroako Alderdi Sozialista), Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu), Adolfo Araiz (EH Bildu Nafarroa), Virginia Alemán (Geroa Bai) eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (Unión del Pueblo Navarro).

 

2016. urtean erakundeak 1.965 jarduketa egin zituen, besteak beste honako hauek:

 

989 kexa kudeatzea (horietatik 830 kexa urte natural berean aurkeztu ziren).

 

910 kontsultari erantzutea.

 

Ofizioz 47 jarduketa kudeatzea (horietatik 35 jarduketa 2016. urtean).

 

Zerbitzu publikoak hobetzeko herritarrek aurkeztutako 15 proposamen kudeatzea (horietatik 13 aurkeztu ziren 2016an bertan).

 

2 txosten egitea, bata Nafarroako Parlamentuaren eskariz eta bestea Arartekoaren beraren ekimenez, eta

2 agerraldi egitea Nafarroako Parlamentuan.

 

Erakundeak 677 ikerketa egin zituen administrazio publikoek beren gainbegiratze eginkizunetan egindako jarduerari buruz; 362 ebazpen eman zituen eta, horien barnean, 235 gomendio, legezko betebeharrak gogorarazteko 121 ohar, 84 iradokizun eta araugintzarako 47 iradokizun.

 

Herritarren kexak, kontsultak eta proposamenak batera hartuta, kalkulatu da guztira 11.617 pertsonak jo zutela erakundearengana. Kexen atzean 10.089 pertsona daude, eta kontsulten atzean 1.515 .

 

2016an 830 kexa aurkeztu ziren, 2015ean baino gutxiago, orduan 1.546 izan baitziren. Beraz, urte batetik bestera kexen kopuruak % 46,3 egin zuen behera. Hala ere, kexen ondorioz egindako espedienteen kopurua kontuan hartzen bada (espediente batek zenbait kexa meta ditzake, berdinak edo elkarri lotuak), 2015ean 810 kexa-espediente hasi ziren, eta 2016an, berriz, 830, hau da, % 2,5 gehiago.

 

Hauek dira kexa gehien jaso diren hamabi arloak, hurrenkera honetan: funtzio publikoa, gizarte ongizatea, hezkuntza, enplegu publikoaren eskuragarritasuna, osasuna, ingurumena, ogasuna, hirigintza, trafikoa, herritarren segurtasuna, etxebizitza eta justizia.

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoInforme Defensor Pueblo 2016