Noiz argitaratua Ostirala, 2013.eko Maiatzak 24

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den lehenbailehen jar ditzan "SoltxatekoII" espetxeak beharrezkoak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak

Langile faltak hamar moduluak irekitzea, Gazteen Departamentua barne, eta Nafarroan loturak dituzten presoak itzultzea eragozten du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “ahal den azkarren jar ditzan Soltxateko espetxean beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak, espetxearen behar bezalako funtzionamendua ahalbidetzeko”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Gobernu zentrala premiatzen den “Gazteen Departamentua jar dezan, halako moduan non 21 urtetik beherako presoak eta gainerakoak bereizi ahalko baitira, haien birgizarteratzea erraztearren”.

Mozioak hirugarren idatz-zati bat zuen, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta SNren abstentzioarekin bazter geratu dena, zeinetan premiatzen zen “Nafarroan gizarte- eta familia-loturak dituzten presoak Soltxateko espetxera itzultzeko eskaria onar dezan”.

Mozioak beste bi idatz-zati zituen, Bildu-k eta Aralar-Nabaik sinatutako in voce zuzenketa baten bidez gehitutakoak, baina UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin bazter geratu direnak. Lehenengoak eskatzen zuen “behar diren izapideak has daitezen espetxe-politikaren transferentzia eskatzeko”. Ildo horretan, “Nafarroako Gobernuko lehendakariari eskatzen zitzaion Transferentzia Batzordearekin bilera bat dei dezan gai hori eta gauzatzeke dauden gainerako transferentziak lantzeko”.

Gehitutako bigarren idatz-zatian proposatzen zen Nafarroako Parlamentuak adieraz zezan “dispertsioa Zigor Kodean jasotzen diren zigorrei dagokienez, kondena gehigarri bat dela, nafar orok askatasuna kentzen duten zigorrak erreferentzia edo haien bizilekuetatik hurbil dagoen espetxean betetzeko eskubidea baitu, gainera, hori baita gizarteratzeko, alegia, espetxe-politikaren funtsezko xedea betetzeko, biderik eraginkorrena”.

Bietan ala bietan, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek emandako babesa ez da nahikoa izan.

Zioen azalpenean, atxiki gabeko parlamentariek bultzatutako ebazpena “langile eta baliabide faltak” “pilaketa arazoak eta espazio falta” eragin ditu. Horiek, aldi berean, espetxe zaharrak zituen “pilaketa” arazoak konpondu ordez, “hamar moduluak irekitzea eragozten” dute eta itzultzeko baimena ukatzen ari zaie “Nafarroan gizarte- edo familia-loturak dituzten presoei”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 33. zk., 2013-03-22koa)