Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urriak 22

Zuñiga eta Metautengo udalekin hitzarmenak finantzatzeko 100.000 euroko kreditu berezi bat ematen duen Foru Lege proiektua onetsi da

Bizikletentzako bi bide egiteko Trenbide Vasco-Navarroren bide berdearekin lotura egiteko

Parlamentuaren Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez 100.000 euroko kreditu berezi bat ematen baita hitzarmen bat finantzatzeko, bizikletentzako bi bide egiteko, bat Zuñigan eta beste bat Metautenen, Trenbide Vasco-Navarroren bide berdearekin lotura egiteko.

 

Kreditu berezi horren 100.000 euroko kopurua finantzatuko da indarrean dagoen gastu aurrekontuko Modernizazio sistemaren mantentzea. INDRA izeneko partidan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura.

 

Bizikletentzako azpiegituren proiektu pilotua. Metautengo eta Zuñigako udalekiko hitzarmenak izeneko partidan zehaztuko den kreditua baimentzen duen Foru Legeak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du foru legez arautuko direla Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta haietan egindako aldaketak, kreditu bereziak edo kreditu gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Horregatik, 2020rako Aurrekontuetan zehaztutako kreditua nahikoa izan ezean onetsi da honako Legea, kasu honetan, irakurraldi bakarrean.