Zangotza inguruan biztanleria finkatzea da planteatzen du Gobernuak erronka gisa
UPNren interpelazio bati erantzunez, zeinak “alderdi politikoen interes partikularrak alde batera utzita, landa eremuetarako berariazko politika adostuak” eskatzen baititu
Garapen Ekonomikorako Lehendakariordeak, Manu Ayerdik, baieztatu du gaur Foru Gobernuaren erronketako bat Zangotzako lurraldean “biztanleria finkatzea” dela, izan ere, “enplegua sortzen ari diren 3 edo 4 enpresa egon arren, biztanleak ez dira bertan finkatzen ari”.
Hala baieztatu du Legebiltzarreko hemizikloan, UPNk Zangotza inguruaren egoera ekonomiko, turistiko eta soziodemografikoari buruz egindako interpelazioari erantzunez.
Lehendakariordeak esan duenez, “eskualdean enpresa garrantzitsuak daude, baina hala ere ez dugu lortzen bertako populazioa egonkortzea”, eta Gobernuaren lana enpresa hauek lagundu eta babestea dela gaineratu du.
Ildo horretatik, Muga Mina proiektua positibotzat jo du bere “interes sozioekonomikoagatik”, beti ere ingurumen araudiak “hertsiki” betetzen badira.
Kontseilaria eskualde honetako biztanleriaren zahartzeari buruz mintzatu da, batez besteko adina 47 urtekoa baita, eta azpimarratu du biztanleriaren ia %40 erretiratua dagoela.
Javier Esparzak (UPN) atsekabea adierazi du “azken 10 urtetan biztanleria galdu delako”, 2010ean 10.000 biztanle baitziren eta orain 9.555.
Nafarroako batez bestekoa kilometro karratu bakoitzeko 61,9 biztanlekoa dela zehaztu ondoren, Esparzak ohartarazi du Zangotzako 14,3koa dela. Lan eremuek “berariazko politikak” behar dituztela aldarrikatu du Esparzak, “denen adostasunarekin egin beharreko politikak izan behar dute, interes partikularren gainetik”.
Rafael Erasok (Geroa Bai) positiboki baloratu du UPNren eskaerak “elkarbanatuak eta Gobernuaren ikuspegikoak” izatea eta “hartzen ari diren neurriak aho batez izatea”.
Dabid Anautek (EH Bildu) adierazi du “argi dagoela konpondu beharreko arazo bat dagoela, baina konponbideak ezin direla soilik enpresetan oinarritu.
Zentzu horretan, alokairu poltsa bat eta turismo “anitzago” bat sustatzeko apustua egin du, beste neurri batzuen artean. Aitortu du Mina Muga proiektuak alderdi “positiboak” dituela, baina argitu beharreko “zalantzak” dituztela ere esan du.
Rubén Velascok (Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai) azaldu du “ekonomia dibertsifikatzeak ezin dituela jasangarriak ez diren proiektuak ekarri”, Mina Muga ekimenari erreferentzia eginez.
Guzmán Garmendiak (PSN) adierazi du proiektu hau “guztiz beharrezkoa dela. Nafarroako inbertsio eta enplegu proiektu handienaren aurrean gaude”, aldarrikatu du, Mina Mugak 813 lanpostu sortzeko asmoa duela gogoratuz.
Javier Garcíak (PPN) azpimarratu du eskualde honetan populazio eza dela arazorik handiena eta gai honetan “baliabideak beharrezkoak direla”.
Marisa de Simonek (Izquierda-Ezkerra) adierazi du Zangotza “ez dela Nafarroako zonalderik behartsuena, baizik eta guztiz kontrakoa”, nahiz eta deitoratu duen “langabezia gehiena emakumeena dela”. Mina Muga proiektuari buruz, aitortu du “enplegua sor dezakeela, beti ere ingurumen baldintzak betetzen baditu”.