Unai Hualdek kultura- eta hizkuntza-aniztasuna nabarmendu du kohesio-faktore eta bizikidetza-elementu gisa
Parlamentuko lehendakariak parte hartu du CALRE-Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konferentziako Kultura eta hizkuntza-aniztasunaren taldearen Valentziako Gorteek antolatutako jardunaldi birtualetan
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek azpimarratu du kultura- eta hizkuntza-aniztasuna kohesio-faktore eta bizikidetza-elementu garrantzitsua dela erkidegoarentzat, noiz eta erkidegoa prestatzen ari denean erantzuna emateko pandemiaren ondorioz gertatu diren gizarte-arazoei eta egungo eredu ekonomikoaren agortzeari, baita jasangarritasun-mailan ere.
Unai Hualdek aipatu du “ugaritu egin direla osasunaren, hezkuntzaren eta eskubide sozialen inguruko zeregin parlamentarioak”, eta gai horiek “garrantzi izugarria” dutela jakinda ere, ohartarazi du arreta merezi duten beste gai batzuk badaudela, hala nola aniztasunarekin lotutakoak.
Horri dagokionez, lehendakariak CALRE-ren sorrerako printzipioak aipatu ditu, eta egiaztatu du, legegintzako eskumenak eta eskualde edo nazionalitate bakoitzaren kultura-, hizkuntza- eta lurralde-berezitasunak errespetatuz, “Europak berekin dakartzala aniztasuna eta dibertsitatea”.
Puntu horretan, Unai Hualdek Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna betetzen dela zaintzeaz arduratzen den Adituen Batzordearen bosgarren txostenera (duela urtebete onartua) jo du. Bertan, “aitortzen da Nafarroako Gobernuak azken urteotan egindako ahalegina, hala nola plangintza estrategikoan, elebitasun instituzionalaren ezarpenean edo herritarren hizkuntza-eskubideen bermean”.
Gauzak horrela, “euskararen erabilera soziala sustatzeko funtsezkoak” diren ekimenen balioa nabarmendu ondoren, horren adibide gisa Euskaraldia aipatuta, lehendakariak eskatu du “aniztasuna positibotzat hartzen ez duten pertsonen eta erakundeen jarrera lehengoratzen lagunduko duten sareak eraikitzen jarraitzeko. Mezu baztertzaileen aurrean, helburua da gaztelania eta euskara bizikidetzarako elementu gisa bultzatzea”.
Berezitasunen eta horiek zaindu eta sustatzearen garrantziaren esparruan sakonduz, Unai Hualdek honako hauei erreparatu die: “kultura, Nafarroako ondare eta historia aberastasuna, landa-ingurunearen garrantzia eta, mugikortasunaren murrizketen ondorioz, tokiko turismoa zeharkatzen duen une ona. Inguruabarrek behartu gaituzte kultura-politika publikoa aldatzera, eskaintza moldatzera sektoreak jadanik daukan egoera kritikora, eta hura ordenatu beharra dago, halako moduan non denok bat gatozen Parlamentuan Kulturako profesionalen lege bat prestatzeko beharraz”.
Testuinguru horretan, eta ahaztu gabe toki entitateen ere sustatzen duten apustu irmoa, “publikoa kultura-espazioetara itzultzea ahalbidetuko duten espazio seguruak sortzekoa”, lehendakariak amaitu du Nafarroa Suspertu 2020-23 planaren zutabeak azalduz: programa multzo bat da, helburu duena ekonomia iraultza digitalera moldatzea eta trantsizio ekologikoa azkartzea, eta horrekin batera gizarte kohesioa sustatzea, lurraldea egituratzea eta gure bizikidetza ereduan sakontzea”.
Horrela mintzatu da Unai Hualde ‘Kultura- eta hizkuntza-aniztasuna berreraikuntzarako Europako funtsetan eta Europako Agenda Kulturalean’ izenburupean Valentziako Gorteek antolatu dituzten jardunaldietan. Bertako lehendakariak Kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren taldea koordinatzen du Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konferentzian (CALRE).