Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 18

Unai Hualdek CEAR-Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearen Nafarroako delegazioaren ordezkaritza bati harrera egin dio

Nafarroako Parlamentuan, berriz ere, Giza Eskubideen irakurketa kritiko bat eginen da kolektibo sozial batzuen aldetik, aurten haien 74. urteurrenarekin batera

 

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek gaur bere bulego ofizialean harrera egin die Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearen ordezkari Idoia Onecari eta Javier Urrozi.

 

Bileraren helburua, Onecak eta Urrozek azaldu dutenaren arabera, izan da proposatzea “aurten ere, giza eskubideen irakurketa kritiko bat egitea gaian lan egiten duten kolektibo batzuen aldetik. Eduki bat eman nahi diogu kartari, aurten 74. Urteurrena betetzen baitu”.

 

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala Nazio Batuen Biltzar Nagusiak aldarrikatu zuen 1948ko abenduaren 10ean, Parisen, herri eta nazio guztiendako jomuga gisa. Lehenbiziko aldiz ezarri ziren mundu osoan babestu behar diren funtsezko giza eskubideak. Giza eskubideen historiarako mugarria da. Hain zuzen ere 500dik gora hizkuntzara itzuli da.