Noiz argitaratua Igandea, 2020.eko Martxoak 8
Unai Hualde Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuko zaindariaren eguneko ekitaldi nagusira joan da, non 2019an erretiratutako eta zendutako langileei omenaldia egin zaien
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuko zaindariaren eguneko ekitaldi nagusian izan da. Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izan da ekitaldiaren buru, eta kidego horretako kideen “profesionaltasuna, entrega eta bokazioa” nabarmendu ditu.
Cordovillako suhiltzaileen parke nagusiko instalazioetan egindako ekitaldian, joan den urtean erretiratutako 16 suhiltzaile eta 2019an zendutako hiru pertsona omendu dira.
Remírez lehendakariordeak gogorarazi duenez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak guztira 12.414 esku-hartze egin zituen 2019an. Horietatik 6.382 salbamendu lanak dira eta 2.588 suteak.
Babes Zibileko arduradun José Javier Boulandier ere izan da ekitaldian.