Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Irailak 25

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Marcelino Medina Kubak Espainian duen enbaxadorea hartu du

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Marcelino Medina Gonzalez Kubako Errepublikako enbaxadorea hartu du gaur bere bulegoan. René Capote Ekonomia eta Merkataritzako kontseilariarekin batera etorri da.

 

Enbaxadoreak "Nafarroaren eta Kubaren arteko harremanak suspertzeko" asmoaren berri eman dio presidenteari, "bai ekonomiaren, merkataritzaren edo kulturaren arloan, bai politikaren, parlamentuaren eta erakundeen arloan ere".

 

"Foru Komunitatera egiten dudan lehen bisita diplomatikoa da. 1.400 herrikide ditugu hemen, eta gure lurrarekiko elkartasun- eta aitortza-sentimendu handia dago, oso eskertuta sentiarazten gaituena. Lehenengo kontaktu honek jarraipena izango duela espero dut, harremanak estutzeko eta interes komunak bideratzeko. Nafarroa eta Kubaren arteko lotura dagokion lekuan jarri nahi dugu", berretsi du Marcelino Medinak.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, eskerrak eman dizkio enbaxadoreari Nafarroara egindako bisitagatik, eta Foru Komunitateak Kubarekin dituen harreman komertzialak aipatu ditu. Hala, Hualdek eta Medinak azken urteotan merkataritza-harremanak edo ikerketa zientifikoak areagotzearen alde Parlamentuak egindako adierazpenak errepasatu dituzte, baita harreman horiek zailtzen dituzten oztopoak gainditzera bideratutakoak ere.

 

Opari gisa, Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Gorte zaharren hautestontziaren erreplika bat eman dio Medina enbaxadoreari.

 

Jarraian, Unai Hualdek Julia Álvarez aretora lagundu du Kubako enbaxadorea, bertan Ainhoa Unzu lehen Lehendakariordearekin eta Ramón Alzórriz (PSN), Laura Aznal (EH Bildu), María Solana (Geroa Bai) eta Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin) bozeramaileekin bildu baita.