Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Urtarrilak 13

Unai Hualde Larraona ikastetxean egon da bisitan, Batxilergoko ikasleei Nafarroako Parlamentuaren funtzionamendua azaltzeko

“Irakasle egun batez” proiektuaren esparruan, lehendakaria elkarrizketan aritu da ikasleekin administrazio publikoen kudeaketaren berezitasunei buruz

Legebiltzarreko lehendakari Unai Hualdek Claret Larraona ikastetxeko Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin izandako topaketa batean parte hartu du gaur eguerdian, Irakasle egun batez proiektuaren esparruan, legegintza-boterearen berezitasunak azaltzeko, botere hori sistema demokratikoaren hiru zutabeetako bat baita.

 

Parlamentuaren eginkizunak azaldu ondoren, Unai Hualdek ikasleen galderei erantzun die. Politika zer den berarentzat, politikari batek zer ezaugarri izan behar dituen eta zergatik merezi duen politikan jardutea izan dira Parlamentuko lehendakariak erantzun behar izan dituen galderetako batzuk.

 

Unai Hualdek, bestalde, “zerbitzu publikorako bokazioa” aipatu du, eta, besteak beste, "entzuten jakiteak duen garrantzia” azpimarratu du, “zeren eta ikuspegi zabalagoa izaten laguntzen baitu, baita jarrera antagonikoetatik abiatzen garenean ere”.

 

Datozen asteetan Larraonako ikasgelan bisitan egonen dira Nafarroako botere legegileko ordezkariak (Kongresukoak eta Senatukoak barne), botere exekutibokoak eta botere judizialekoak, bai eta Iruñeko alkatea ere, ikasleei botere eta administrazio publikoen kudeaketak dituen eginkizunak eta erantzukizunak azaltzeko.