Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Urriak 15

Unai Hualde Anaitasuna Kultura, Kirol eta Aisialdi Elkarteko lehendakari berriarekin bildu da

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde bere bulego ofizialean bildu da gaur José Miguel Narváez Anaitasuna Kultura, Kirol eta Aisialdi Elkarteko lehendakari berriarekin eta Leticia Acaz elkarteko kudeatzailearekin.

 

Bileran, José Miguel Narváezek eskerrak eman dizkio Parlamentuko lehendakariari, zuzendaritza-batzordearen lan-proposamena aurkeztu dio, Anaitasunaren egungo egoeraren berri eman dio eta prest azaldu da "Parlamentuarekin lankidetzan aritzeko, gainontzeko administrazioekin bezala".

 

Unai Hualdek Narváez zoriondu du eta zortea eta arrakasta opa dizkio bere ibilbide berri honetarako, eta halaber adierazi dio Legebiltzarra konprometituta dagoela Nafarroako kirol-elkarteen sarearekin, baita, sare horretakoa den aldetik, Anaitasunarekin ere.

 

Anaitasuna Elkartea 1946an sortu zen, bi futbol-taldek –Hérculesek eta Club Academis Mosquerak– bat egin zutenean. Handik gutxira, saskibaloiko, txirrindularitzako, ping-pongeko, eskubaloiko eta pilotako taldeak hartu zituen. 1949an, izen bereko sanfermin-peña hartu zuen. Sortu zenean, 70 bazkide zeuzkan; gaur egun, berriz, 7.000 bazkide ditu. 5 milioiko aurrekontua du.