Tauromakia defendatzeko UPNk sustatu duen mozioa atzera bota du Osoko Bilkurak
Testuak Eledunen Batzarrak astelehenean baztertu zuen adierazpen instituzionalaren edukia jasotzen du
Parlamentuaren osoko bilkurak PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aldekoekin, baztertu egin du honako mozio hau: “Nafarroako Parlamentuak erabat errefusatzen ditu Espainiako Gobernuak, Pedro Sánchez buru duela, tauromakiaren kontra egindako erasoak et errefusatu egiten du Tauromakiako Sari Nazionala kendu izana”.
Mozioak, bigarren atalean, hau zioen: “Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio tauromakiari, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Espainiaren kulturaren funtsezko parte den aldetik”.
Azkenik, hirugarren atalean, Foru Legebiltzarrak eskertu eta balioetsi egiten zituen “zezenaren mundua, arte tradizional bat mantentzeagatik eta Nafarroako landa eremu askori balio sozial eta ekonomiko handia emateagatik”.
Geroa Baik ordezteko in voce zuzenketa bat aurkeztu du, UPNk onartu ez duena, zeinaren bidez oniritzia eman nahi zitzaion “Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak eta hainbat udalek emandako erantzunari, COVID-19aren krisiaren une larri hartan behi suharren ganadutegiaren sektoreari babesa emateagatik. Erantzun horri esker ganadutegiei eutsi ahal izan zitzaien eta ehunka animalia hiltzea ekidin zen”.
Gainera, erakundeei eskatzen zien “herri- eta tauromakia-ospakizunez bezainbatean sentsibilitateen integrazioa bultza dezatela, arduratuz eta berrikuntzak eginez animalien tratu hobea dakarren orotan”.
Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “lanean aritu dadin Nafarroako zezen-munduarekin eta, bereziki, abeltzaintzakoarekin batera, aukera izan dezaten, gizarteak eskatzen duen beharrezko berrikuntzari zabalik, Nafarroako landa-eremu askori balio sozioekonomiko ukaezineko ekarpena egiten jarraitzeko”.
Zioen azalpenean, UPNren mozioak Eledunen Batzarrak maiatzaren 13an atzera bota zuen adierazpen instituzionala errepikatzen du.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (69. NPAO, 2024-05-14koa)
Archivos adjuntos