Sozietateen gaineko Zerga erreformatzeko foru-lege proiektu bat urgentziaz aurkez zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu da
Lan-errenten kaltetan eta enpresa-etekinetarako mesedetan “gero eta handiagoa den desoreka” iraultzeko helburua zuen I-Ek
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “Sozietateen gaineko Zerga erreformatzeko foru-lege proiektu bat aurkez zezan urgentziaz, haren diru-bilketaren igoera esanguratsua ekarriko duena”.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak sustatutako mozioak azken 20 urteotan zerga ezberdinen diru-bilketaren artean dagoen “desoreka gero eta handiagoaz” hitz egiten zuen, eta salatzen zuenez, desoreka hori “laneko errenten kalterako izan da, eta oso mesedegarria enpresa-etekinetarako”.
Testuinguru horretan, azaltzen zen PFEZaren bidetik eginiko ekarpenak gora egin duela (laneko errenten gainean gehienbat), 2000. urtean tributatutako diru-sarrera guztien % 29,7 izatetik 2021ean % 39,4 izatera igaro baita, eta, aldiz, Sozietateen gaineko Zergaren bilketak behera egin duela (enpresa-mozkinen gainean), 2000. urtean 13,4 % izatetik 2021ean % 7,6 bakarrik izatera igaro baita. Horregatik guztiagatik, Sozietateen gaineko Zergaren erreforma sakona planteatzen zen, urtez urte hazten ari den bidegabekeria fiskal agerikoa iraultzeko.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (95. NPAO, 2022-09-06koa)