Silvia Doménech, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusi eta idazkari nagusi berria
Unai Hualdek proposatuta, Mahaiak Manuel Pulido ordezkatzea onetsi du, eta amaiera eman dio 2018ko abuztuan Idoia Tajadura ordeztu zuenetik sortutako bitartekotasun-egoerari
Gaur, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak aho batez onetsi du Silvia Doménech Alegre Legebiltzarreko legelari nagusi eta idazkari nagusi izendatzea. Karguan Manuel Pulido ordezkatuko du, zeina jardunean baitzegoen Nafarroako Parlamentuko gobernu-organoak, 2018ko abuztuaren 3an, Idoia Tajadura ordezkatzea erabaki zuenetik; azken horrek, izan ere, 2015eko azaroaren 12an hartu zuen zerbitzu juridikoen ardura, Miguel Esparzaren ordez.
Silvia Domenech Alegre Nafarroako Parlamentuko legelaria da 2001eko ekainetik. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa ere bada (eszedentzian dago) Administrazio Publikoko teknikariaren lanpostuan (arlo juridikoa). 2018ko ekainean, Nafarroako Parlamentuko Datuen Babeserako ordezkari izendatu zuten, eta 2019ko apiriletik Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kidea da.