Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Apirilak 4

Sesión 4 de abril de 2023

BATZORDE IRAUNKORRAK GAUR –ASTEARTEA, 2023ko APIRILAren 13an– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak bilkura egin du gaur –astelehena, apirilak 4–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu ditu:

 

- Batzorde Iraunkorra eratzea.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, non informatzen duen Nazioko Gobernuarekin negoziazioak hasteari buruz, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrena dela-eta adierazitako desadostasunak argitze aldera.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren idazkia, non informazioa ematen duen honako mozio hau onesteko erabakiari buruz: Nafarroako Gobernua premiatzen da “lan-batzorde bat era dezan, Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluko udalerriekin eta Lurralde Kohesiorako nahiz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako departamentuekin, lurralde horri bultzada emateko bitartekoak lantze aldera, toki entitateek azaldutako premiak aintzat hartuz”.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Peruk Bilbon duen kontsul nagusiaren idazkia, Nafarroako Parlamentuak “Peruko herria Peruko indar armatuen aldetik bizitzen ari den errepresioa salatzeko” mozioa onestea dela-eta. Halaber, erabaki du aipatu idazkia Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeko kideei helaraztea.

 

- Batzorde Iraunkorrak ez du onartu Nafarroako Gobernuko lehendakariak presako agerraldia egiteko eskaria, azaltze aldera Garraioaren Hirian Volkswagenen bateria-plantarako lurzorua eskaintzeko erabakia. Eskaria Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

Eskaria ez onesteko arrazoiak formalak dira, Erregelamenduko 215. artikuluaren arabera eskari “iraungia” delako, astelehen honetan, hilak 3, erregistratu baitzen, oraindik ere ohiko bilkuraldian, eta bestetik sakoneko arrazoiak daude, uste baita ez dela behar bezala justifikatzen Erregelamenduko 68. artikuluak eskatzen duen “aparteko eta presako premia”. Bakarrik Navarrak Sumak aurkeztu du bere desadostasuna alderdi horrekiko, “Nafarroarentzat gai premiazkoa, garrantzitsua eta inpaktu handikoa” dela iritzita.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak “Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzeari buruz” 2022an emandako txostena.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, “Valtierrako Udalaren 2021eko ekitaldiko kontu orokorrari” buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, “Desgaitasuna duten Pertsonei Lagungarriak Helarazteko Nafarroako Fundazio Publikoari” buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, “Nafarroako Kontseiluaren 2022ko ekitaldiko urteko kontuei” buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, “Cadreitako Udalaren 2021eko ekitaldiko kontu orokorrari” buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, “Arguedasko Udalaren 2021eko ekitaldiko kontu orokorrari” buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Kontuen Ganberak igorritako legezkotasun txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko urtarrilean eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko otsailean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Senatuko lehendakariaren erabakia, 2023ko martxoaren 14koa, zeinaren bidez deialdia egiten den “Senatuak gizarte zibilari emandako sarien” lehen ediziorako.