Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Urriak 8

Sei hilabeteko epean Lan Autonomoaren Nafarroako Plan Estrategikoa presta dezan premiatu dute

"Lan autonomoa sustatzeaz gain haren kalitatea hobetzen lagunduko dituzten politika publikoak" diseinatzen jarraitzeko, 2013an onetsi zen ekintzaileei laguntzeko foru legeari jarraiki

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, Geroa Bai-k, PSNk, PPNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin eta EH Bildu-ren eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “sei hilabeteko epean Lan Autonomoaren Nafarroako Plan Estrategikoa presta dezan”.

Ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, PPNk hala eskatuta gehitu dena eta ekimenaren titularrak, PSNk, hura ordezkatzeko zuzenketa baliodundu duena. Bertan “Nafarroako autonomoen elkarteen beharrak, proposamenak eta iradokitzen dituzten neurriei erantzuteko” eskatzen da.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek ordezkatze-zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titularra den PSNk onetsi ez duena, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen “beharrezkoak diren parte-hartze eta informazio azterlan eta prozesuak abiarazi eta gauzatu ditzan, albait azkarren Lan Autonomoaren Nafarroako Plan Estrategikoa abian jartze aldera”.

Zehazten zenez, plan horrek, besteak beste, honako alderdiak jaso beharko zituen: Administrazioarekin harreman arin, zuzen eta eraginkorra; zerbitzuen ebaluaziorako, informaziorako eta kalitateari dagokionez praktika onetarako giden sistemak; berdintasuna eta bizitza familiar, pertsonal eta profesionalarekin kontziliatzea;INAIrekin batera egindako generoaren eraginari buruzko dagokion txostena; finantzaziorako sarbideari buruzko neurriak; beste departamentu batzuekin banatutako xede eta neurriak; eta landa garapenaren alorreko behar jakinak eta aukerak”.

Zuzenketak bigarren idatz-zati bat zuen. Bertan zehazten zenez, “aipatutako plana definitzeko beharrezkoa den epea ez da eragozpen izango, behin bitartean, lan autonomoaren beharrei erantzuteko premiazko neurriak ezartzeari ekiteko, Nafarroako Gobernuak duen konpromisotik eta apustutik abiatuta”, sektore hori “gure ekonomia eta enplegurako funtsezkoak” direla ulertzen baitute.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen ebazpenak Nafarroako ekintzaileei eta lan autonomoari laguntzeko foru legea aipatzen du. Sektore horrek abuztuaren 31n 46.827 pertsonari enplegua ematen zien, eta Plan Estrategiko bat diseinatzera dei egiten dute, “diagnostiko” hori abiapuntu hartuta “lan autonomoa sustatzeaz gain haren kalitatea hobetzen lagunduko dituzten politika publikoak” diseinatzen jarraitzeko.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-09-25ekoa)
• Noiz argitaratua osteguna, 2015.eko urriaren 08a