Sartaguda eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egiteko 356.525 euroko kreditu berezia onetsi da
Instalazioetan egin beharreko hobekuntza lanak ezin dira atzeratu, egoera oso txarrean baitaude
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkakoekin, 356.525 euroko kreditu berezia onartzeko Foru Legea, Sartagudako eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egiteko.
Kreditu berezi honen kopurua Sartaguda eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egiteko INTIA entitateari kapital transferentzia aurrekontu-sail berriari ezarriko zaio eta finantzaketa (356.525 euro) Finka esperimentalen instalazioen egokitzapen aurrekontu-sailaren bidez egingo da, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuari dagokiona.
Zioen azalpenean esaten denez, inbertsioak bere gain hartzen du Sartagudako eraikin nagusiaren erreforma eta instalazioetan beste lan osagarri batzuk, eta Orreagaren kasuan abeltzaintzako eraikinen eta nekazaritza biltegiaren estalpeen ordezkapena. Lan hauek ezin dira atzeratu, egoera oso txarrean daudela baitio INTIAk.
Sartagudako finka Nafarroako Gobernuaren ondasuna da eta Orreagakoa Colegiatarena, nahiz eta bien erabilera INTIAri utzi dioten.
Inbertsio beharrak dituen beste finka bat Sabaizakoa da, baina kasu honetan, Nafarroako Gobernuaren ondasuna izanik eta INTIAk erabiltzen ez duenez, inbertsio propio gisa izapidetuko dira.
13/2007 Foru Legeak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoak, 4 artikuluan ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorrak Foru Lege bitartez arautuko direla, baita haietan egindako aldaketak, kreditu bereziak edo kreditu gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, 2018ko Aurrekontuetan ezarritako kreditua nahikoa ez denez, Lege honen onespena egin behar da, kasu honetan irakurketa bakarrean.
-
Foru Lege proiektua (76. NPAO, 2018-16-01ekoa)