Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Azaroak 8

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sareak urteko txostena aurkeztuko du astelehenean Parlamentuan

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Europako Sareak urtero egiten duen lana da

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sareak datorren astelehenean, hilak 11, Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterkeria arriskuari buruzko urteko txostena aurkeztuko du Parlamentuan, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Europako Sareak urtero egiten duen ikerketa lana.

 

Ekitaldia 12:00ean izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan, eta Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak parte hartuko du lehenengo, eta ondoren Amaia Leránozek, Jesús Garcíak eta Gara Gonzálezek ikerketa aurkeztuko dute.

 

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sarea 1994an sortu zen irabazi asmorik gabeko gizarte entitateen elkarte horizontal bezala pobreziaren eta gizarte bazterkeria desagerraraztea elkarrekin lantzeko. 22 gizarte entitatez osatu zen, eta gaur egun 30 erakunde sozialez osatuta dago, eta zubi lana egiten du entitateen, erakundeen eta pertsonen artean.