Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen aldaketa
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 17an
Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin, zeinaren bidez Ganberak “Pirinioetako Plan Estrategikoarekiko konpromisoa berresten du eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren 2018ko azaroaren 8ko txostenean jaso ziren baina oraindik bete ez diren gomendioak lantzeko konpromisoa hartzen du”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Gobernua premiatzen du “Pirinioetako Plan Estrategikoa bultzatzen eta garatzen jarrai dezan eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenean jaso baina oraindik bete ez diren gomendioak bete daitezen lan egin dezan”.
Era berean, hirugarren atalean zehazten denez, “Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Nafarroako Kontuen Ganberaren gomendioa –Pirinioetako Plan Estrategikoaren antzeko ereduak ezartzea Nafarroako beste eremu despopulatu batzuetan, despopulazioaren aurka borrokatzeko–, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du gomendio hori abian jartzea azter dezan”.
UPNk gehitzeko in voce zuzenketa bat aurkeztu du, EH Bilduk, ekimenaren titularrak onartu ez duena, Nafarroako Gobernua premiatuz “Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean aurrekontu-partida bat gaitu dezan, berariazkoa eta nahikoa, Pirinioetako Mahaiko kideekin adostutakoa, Ekialdeko Pirinioei buruzko Ponentzia 2018ko azaroaren 8an aho batez onetsi zuen txostenean hartutako konpromisoetatik oraindik bete gabekoak betetze aldera”.
Zioen azalpenean, EH Bilduk sustatutako ebazpenak, Pirinioak Bizirik, Txantxalan eta Lan eta Bizi elkarteek planteatutakoa oinarri hartuta, Pirinioetako Plan Estrategikoaren esparruan gobernantza eredu berri bat onartzera eraman zuen Ponentziaren jatorria eta garapena errepasatzen du, eta, horri dagokionez, Kontuen Ganberak egindako analisia nabarmentzen du, Nafarroako "despopulazioaren aurkako borrokan" jarraitu beharreko adibide bat dela adierazten baitu, baita "ekintza eta komunikazio" mailan ere.
Esandakoaren haritik, fiskalizazio-organoaren iritzia azpimarratzen da, gomendatzen baitu “despopulatzearen aurka borrokatzeko ereduak ezartzea, Pirinioen Plan Estrategikoaren antzekoak direnak gobernantza-sistemari dagokionez; horretarako, lurraldean eta lurraldetik jarduketak sustatu eta exekutatuko dira, eta Nafarroako beste eskualde despopulatu batzuentzako giza eta diru baliabideak paratuko dira”.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru legearen argitalpena (117. NPAO, 2024-10-15ekoa)