Parlamentuko Lehendakariak Serge Portelli magistratu frantsesari harrera egin dio
Bilkuran Nafarroako erakundeek azken urteotan errealitate horren benetako garrantziaren ezagutzan sakontzeko eman dituzten pausoak berrikusi dituzte
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Versaillesko Dei Auzitegiko ohorezko magistratu Serge Portelliri harrera egin dio gaur Legebiltzarraren egoitzan.
Euskal Memoria Fundazioak gonbidatuta, torturaren aurkako borrokari buruzko mahai inguru batean parte hartuko du Portellik.
Ildo horretan, Serge Portellik “bakearekiko konpromiso soziala sustatuko duen politikak egiteko ordua” dela helarazio dio Lehendakariari, eta horretarako, “Espainiak Gobernuaren eta polizia-kidegoen aldetik egon diren tortura-kasuak ikertu behar dituela” azpimarratu du, “Europar Komunitateak azken hamarkadetan eskatu eta kritikatu duenari erantzunez”.
Magistratuak aldezten du “gatazkaren bi aldeek jasandako kalteak konpontzeko oreka bilatzea ezinbestekoa dela, oroimen- eta gizatasun-betebeharra da”.
Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak bilkura “aberasgarria” izan dela esan du, “torturari buruzko gogoeta interesgarriak egin dituelako Portelli legelariaren beraren esperientziatik eta jakintzatik”.
Era berean, Hualdek azken urteotan Nafarroako erakundeek errealitate horren benetako garrantziaren ezagutzan sakontzeko eman dituzten pausoak berrikusi ditu topaketan: tortura, Nafarroan hainbeste urtez isilarazi dena, eta bide horretan aurkitzen ari diren oztopoak.