Parlamentuko Lehendakariak Rafael Huarte Gurutze Gorriko ordezkariari harrera egin dio
Gizarte bazterkeria murrizten eta pertsona ahulenen bizi kalitatea hobetzen lanean diharduten eragileekin elkarlanean jarraitzeko borondatea berretsi du Unai Hualdek
Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Nafarroako Gurutze Gorriko ordezkariekin bildu da gaur. Rafael Huarte arduradunarekin batera Marta Urdánoz idazkaria eta Juanjo San Martín erakundeko koordinatzailea izan dira bilkuran.
Rafael Huartek azaldu duenez, lehen kontaktua izan den bilera honetan etorkinen eta errefuxiatuen esparruan egiten duten lana aurkeztu nahi izan dute eta, bide batez, Parlamentuarekin elkarlanean jarraitzeko borondatea erakutsi dute, “gizarteko errealitate krudelenen inguruko kontzientziazio eta difusio lanetan”.
Unai Hualdek, bestalde, gizarte bazterkeria murrizten eta pertsona ahulenen bizi kalitatea hobetzen lanean diharduten eragileekin elkarlanean jarraitzeko borondatea berretsi du, eta ildi horretan, Gurutze Gorria zoriondu du bere “ardura eta parte hartzeagatik”.
Gurutze Gorria mugimendu humanitario bat da, giza duintasuna babesteko eta gizarteko sektore ahulenak laguntzeko sortua. Aholkularitza eta sorospen lana egiten du, eta mundu osoan gutxi gorabehera 97 milioi boluntario, kide eta langile ditu. Rafael Huartek abuztuan hartu zuen kargua, 1864tik hamalaugarren lehendakaria bihurtuz.