Noiz argitaratua Asteartea, 2025.eko Urtarrilak 14

Parlamentuko lehendakariak Osasun Departamentuari buruzko txosten berezi bat jasoko du asteazken honetan Arartekoarengandik.

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek aurreikusita dauka harrera egitea asteazken honetan, hilak 15, Patxi Vera Foru Komunitateko Arartekoari, zeinak eskura emanen baitio txosten berezi bat, Osasun Departamentuari buruzko legezko gomendio eta oroitarazpen nagusiak bai eta araugintzarako iradokizunak ere jasotzen dituena.

 

Bilera 10:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan.