Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Azaroak 2

Parlamentuko lehendakariak Euskaraldiaren ordezkariak hartu ditu

Ariketa sozial honen helburua da euskararen erabilera bultzatzea eta euskararen erabileraren aldeko jarrerak aktibatzea, herritarren hizkuntza-ohituretan eraginez

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Oskar Zapata eta Iñaki Sagardoi, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria eta kidea, hurrenez hurren, hartu ditu gaur Ganberan.

 

Batzarraren helburua, Euskaltzaleen Topaguneko kideek adierazi dutenez, Euskaraldia ekimenarekin bat egin nahi duten foru parlamentariak gonbidatzea izan da. Ekimen honen helburua euskararen erabilera bultzatzea eta euskararen erabileraren aldeko jarrerak sustatzea da, herritarren hizkuntza-ohituretan eraginez.

 

Oskar Zapatak gogorarazi duenez, "Euskaraldiaren helburu nagusia da euskararen erabilera areagotzea, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatuz", eta aurtengo leloa, Hitzez ekiteko garaia, izan du hizpide, "hitzarekin jarduteko garaia” dela azpimarratuz. Azkenik, “ahobiziek eta belarriprestek, auzoz auzo, herriz herri, aukera berriak izango dituztela bermatzeko” lankidetzak duen garrantzia defendatu du”.

 

Euskaraldiaren hirugarren edizioa izango dena azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da, eta aurreko edizioetan bezala, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute herritarrek. Ahobiziak dira euskaraz ulertzen duten pertsona guztiekin euskaraz hitz egiten dutenak, eta euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean,  lehen hitzak hizkuntza horretan egiten dituztenak. Bestalde, belarriprest direnek aldiro erabakitzen dute euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dute euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskaraz dakitenek haiei euskaraz hitz egitea nahi dut,e eta horixe eskatzen die modu esplizituan