Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Martxoak 9

Parlamentuko lehendakariak Arartekoaren 2022ko ekitaldiari dagokion urteko txostena jaso du

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Patxi Vera Foru Komunitateko Arartekoari harrera egin dio gaur bere bulegoan. Patxi Verak 2022ko ekitaldiari dagokion urteko txostena aurkeztu dio lehendakariari. Txosten horretan 3.575 jarduketa jaso dira, 2021ean baino 28 gehiago, hau da, % 0,8 gehiago.

 

Arartekoak azaldu duenez, 2022ko txostenean “kexen ohiko mailari eusten zaio, baina Covid-19arekin lotutakoak ia desagertu egiten dira, batez ere bigarren hiruhilekotik aurrera, eta hezkuntzarekin lotutakoek gora egiten dute, batez ere 0-3ko grebaren ondorioz, eskari asko ekarri baitzituen”.

 

Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek adierazi du ararteko berriak Legegileari helarazi dion memoriak “berretsi baino ez duela egiten Ganberaren 2022ko jarduera oparoa, bai eta herritarren eta administrazioaren arteko bitartekaritza-lanaren garrantzia ere”.

 

Lehendakariari aurkeztu ondoren, Patxi Verak 2022ko urteko txostena Foru Araubideko Batzordean aurkeztuko du.

 

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa Nafarroako Parlamentuaren aginduz herritarren eskubide eta askatasun publikoak errespetatzeaz eta hobetzeaz arduratzen den erakundea da, eta, helburu horri helduta, Nafarroako administrazio publiko guztien jarduna gainbegiratzen du.