Noiz argitaratua Asteazkena, 2025.eko Otsailak 5

Parlamentuko lehendakaria UAGNren ordezkariekin bildu da, sindikatuaren lehendakari Félix Bariain buru zutela

Bilera sindikatuak bultzatu duen bilera-txandaren baitan egin da, Sindikatuaren 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkezteko

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek bere bulego ofizialean hartu ditu gaur UAGNren ordezkariak: Félix Bariain sindikatuaren lehendakaria, eta harekin batera Gonzalo Palacios lehendakariordea eta Sandra Muñoz zuzendari teknikoa.

 

Sindikatuaren ordezkariek 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztu diote lehendakariari; plan horretan, neurri-sorta bat jasotzen da nekazaritzako enpresen ikusgarritasuna eta sektorearen egoera, bai eta Nafarroako herri guztiena ere, hobetzeko.

 

Bariainek azaldu duenez, "sektorearentzako funtsezkoak diren gaiak jorratzen ari gara bide-orri honetan: landa-ingurunearen aitortza, nekazaritzak eta abeltzaintzak lehen sektore diren aldetik duten balioa, Nekazaritza Politika Erkidea, neurri fiskalak, despopulatzearen aurkako borroka, elikakatearen legea edo belaunaldi-berritzea"

 

UAGNren lehendakariaren ustez, "sektoreak erakundeen, politikagintzaren eta, oro har, herritarren errekonozimendua behar du, konbentzituta baikaude ekonomiaren, gizartearen nahiz ingurumenaren ikuspuntutik errentagarriak eta jasangarriak diren enpresak behar direla landa-ingurunea bizia eta dinamikoa izanen bada".

 

Gauzak horrela, Unai Hualdek nabarmendu du garrantzitsua dela erakundeen eta eragile sozial eta profesionalen arteko lankidetza, gizarteko sektore ekonomikoen onerako izanen diren neurriak garatzeko.

 

"Kasu honetan, gure bizimodurako oinarrizkoa den sektore batez ari gara, eta nekazaritzako elikagaien eta abeltzaintzaren sektoreari eskertu behar diogu UAGNren bidez bere planean jasotzen diren ekimenak helarazi izana Parlamentuari. Talde parlamentarioei horien berri emanen diegu kasuko batzordeko eledunen bidez", esan du Parlamentuko lehendakariak.

 

“En este caso hablamos de un sector básico para nuestro modo de vida como el agroalimentario y ganadero donde hay que agradecer las iniciativas trasladadas a la Cámara por UAGN en su Plan de las que se dará cuenta a los grupos parlamentarios a través de sus portavoces en la comisión sectorial correspondiente”, ha concluido el Presidente del Parlamento.