Noiz argitaratua Asteartea, 2025.eko Otsailak 4
Parlamentuko lehendakaria UAGNren arduradunarekin bilduko da asteazkenean
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek UAGNren ordezkariak hartuko ditu asteazkenean, hilak 5, Sindikatuaren Plan Estrategikoa aurkeztuko dela-eta. Ordezkaritzaren buru Félix Bariáin lehendakaria izanen da. Bileraren helburua da aztertzea zer neurri jasotzen dituen planak nekazaritzako enpresen bideragarritasuna eta nekazaritzako sektorearen eta herrien egoera hobetzeko.
Bilera 10:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan.