Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Maiatzak 31

Parlamentuko Lehendakaria Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sarearen ordezkaritza batekin bildu da

Unai Hualde elkarlanean jarraitzeko prest agertu da eta egoera ekonomiko eta sozialaren aurrean pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko akordioak bilatzearen alde egin du

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sarearen ordezkari Edurne Redín, Myriam Gómez eta Jaione Euguirekin bildu da gaur.

 

Bileran, Edurne Redínek, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareko presidenteak, Parlamentuko presidenteari urrian ekitaldi instituzional bat egiteko asmoa planteatu dio, Legegilearen egoitzan, hau da, “Nafarroako herritarren etxean”, hilaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruan Sareak egiten dituen jardueren esparruan.

 

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat egiten du urtero data horren inguruan Gizarte Erakundeen Plataformarekin batera, baina aurten Pobreziaren Sareak “ukitu” berezi bat eman nahi dio, eta Osoko Bilkura monografiko bat edo antzeko ekitaldi bat egin, parlamentari guztien artean hausnarketak ekartzeko eta ildo komunak bilatzeko.

 

Redinek aurreratu duenez, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Borrokaren Nafarroako Sareak gizarte-bazterketaren hainbat aurpegi ikusarazi nahi ditu, eta Nafarroako errealitateari buelta eman nahi dio, ia 79.000 pertsona pobrezia-arriskuan baitaude.

 

Unai Hualde, bere aldetik, Sarearekin elkarlanean jarraitzeko prest agertu da “gure erakundean eztabaidatu eta akordioak bilatzeko, guztion artean gure Erkidegoan pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko. Talde parlamentario guztiok Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Ituna sinatu genuen, eta urratsak ematen jarraitu behar dugu egoera ekonomiko eta sozialaren aurrean egoera okerrenean dauden pertsonei laguntzeko”.

 

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sarea 1994an sortu zen irabazi asmorik gabeko gizarte entitateen elkarte horizontal bezala pobreziaren eta gizarte bazterkeria desagerraraztea elkarrekin lantzeko. 22 gizarte entitatez osatu zen, eta gaur egun 30 erakunde sozialez osatuta dago, eta zubi lana egiten du entitateen, erakundeen eta pertsonen artean.