Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Urriak 24

Parlamentuko lehendakaria Diabetesaren Nafarroako Elkartearekin bildu da

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin die gaur, Legebiltzarraren egoitzan, Diabetesaren Nafarroako Elkartearen ordezkariei. Hauek bertaratu dira: Juantxo Remón elkarteko lehendakaria, Humberto Pérez lehendakariordea eta Cristina Salvador koordinatzailea.

 

Remonek, Perezek eta Salvadorrek azaldu dutenez, bileraren helburua Nafarroako Parlamentua Diabetesaren Mundu Egunaren ospakizunean parte har dezan gonbidatzea izan da. Izan ere, ANADIren 40. urteurrenarekin bat eginez, azaroaren 10ean eta 11n Baluarten, nazio mailako jardunaldi batzuen barruan egingo da.

 

Era berean, ANADIko zuzendaritzak Ganberaren inplikazioa eskatu du gaixotasunaren sustapen eta hedapenerako, besteak beste, Diabetesaren Nazioarteko Federazioak eta OMEk 1991n ezarritako Munduko Egunaren ospakizunarekin batera egiten den ekitaldi instituzionalari jarraipena emanez.

 

Diabetesaren Nazioarteko Federazioak 2021ean abian jarritako eta 2023ra arte indarrean dagoen kanpainak diabetesaren zainketetarako sarbide eta arreta hobea aldarrikatzen ditu.

 

ANADI-Diabetesaren Nafarroako Elkartea 1983an sortu zen, gaixotasun hori duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko xedez, dela osasun-laguntza egoki baten bidez, dela hezkuntza diabetologiko egoki baten bidez, hori guztia gaixo horien erabateko gizarteratzea lortzera bideratutako prozesu baten baitan.