Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Martxoak 24

Parlamentuak Tracasaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia eginen du ostiral honetan

Nafarroako Parlamentuak Tracasaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo du ostiral honetan, martxoaren 25ean. Nafarroako Gobernuaren enpresa bat da, Komunitateko teknologia- eta berrikuntza-arloko garapena indartzeko helburuarekin sortutakoa.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (10:00, atalondoan). Ondoren, Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak hartuko dute parte. Jarraian, Tracasa Instrumentaleko zuzendari kudeatzaile eta kontseilari delegatuak, Mar Gonzálezek, hartuko du hitza, eta María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak emango dio amaiera ekitaldiari.

 

Ekitaldian zehar, Tracasa - 40 años de innovación al servicio de Navarra erakusketa inauguratuko da, azken lau hamarkadetan bere jarduera markatu duten mugarrien erakusketa, eta Parlamentuaren atalondoan egongo da apirilaren 23ra arte.