Parlamentuak onetsi duen ebazpen batek Espainiako Gobernua premiatzen du neurri eraginkorrak har ditzan emakumezko kirolari profesionalak “haurdunaldiaren aurkako klausulak” deituetatik benetan babesteko
Geroa Bai talde parlamentarioak proposatuta Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi duen ebazpen batek Espainiako Gobernua premiatzen du neurri eraginkorrak har ditzan emakumezko kirolari profesionalak “haurdunaldiaren aurkako klausuletatik” eta abusuzko beste edozein jokabidetatik benetan babesteko
Honako hau dio onetsitako ebazpenak:
“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du neurri eraginkorrak har ditzan, Kirolaren Legea moldatuz edo beharrezkotzat jotzen dituen lege aldaketak eginez, emakumezko kirolari profesionalei babes handiagoa ematearren “haurdunaldiaren aurkako klausulak” deitutakoen eta beste edozein abusuzko jokabideren aurrean.
2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako eta Nafarroako Gobernuak premiatzen ditu, Kirol Kontseiluaren edo dagokien federazioen bidez, kontzientziazio kanpainak susta ditzan, jokabide okerrak azaleratzeko eta emakumezko kirolarien eskubideen eta duintasunaren aurkako abusuzko jokabide guztien jazarpena areagotzeko”.