Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Martxoak 30

Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du emakumezkoen kirola ikusaraztea bultza dezan

Nafarroako hedabide jeneralistetan eta kirol informaziokoetan emakumezkoen kirolak duen presentziari eta ematen zaion tratamenduari buruz azterlan bat egiteko eskatu dio

UPN, PSN eta PPN taldeen baiezko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin gaurko osoko bilkuran onetsitako erabaki batean Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “azterlan bat egin dezan Nafarroako hedabide jeneralistetan eta kirol informaziokoetan emakumezkoen kirolak duen presentziari eta ematen zaion tratamenduari buruz”.

 

Onetsitako erabakiaren bigarren puntuan, aho batez, Foru Gobernuari eskatzen zaio “hedabideetan emakumezkoen kirola ikusarazteko pizgarri izanen diren neurriak har ditzala”.

 

Zioen azalpenean adierazten denez, UPN parlamentu-taldeak bultzatutako erabaki hori martxoaren 9an emakumezkoen kirolaren sustapenari buruz egindako jabelduratik eratorria da. Bertan azaldu zen bezala, “urrats gehiago egin behar dira benetako berdintasunaren bila, emakumezko kirolariak finantzatzen eta ikusarazten lagunduko duten babesleak biltzeko estrategia erakargarriak sustatuz”.

 

“Informaziorik gabe”, alegia, hedabideen laguntzarik gabe, “ez dago babeslerik, eta finantzaketarik gabe ez dago emakumezkoen lehiaketa-kirolik. Urrats gehiago egin beharra dago”, ohartarazten du proposatzaileak.