Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Azaroak 28

Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du genero indarkeriaren azken biktimak oroitzeko

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, igandean Orihuelan (Alacant) eta larunbatean Estepan (Sevilla) jazotako azken erailketak matxistak gaitzesteko. Eraildako emakumeak 15 eta 46 urte zituzten.

 

Orihuelakoarekin eta Estepakoarekin, 42 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.286 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.

 

Era berean, datu ofizialen arabera, 9 dira 2024an genero indarkeriagatik eraildako adingabeak, eta 62 2013tik