Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Maiatzak 11

Parlamentuak ez du onartu Nafarroako Gobernua Nafarroako Poliziei buruzko Legea aldatzeko Foru Lege proiektua erretira zezan premiatzen zuen mozioa

  

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak ez du onartu Nafarroako Gobernua Nafarroako Poliziei buruzko Legea aldatzeko Foru Lege proiektua erretira zezan premiatzen zuen mozioa, PPNko foru parlamentarien elkarteak aurkeztua.

 

Mozioaren aurka bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeek, eta alde bozkatu dute UPN, PSN eta PPN taldeek.

 

Atzera botatako mozioak, UPN, PSN eta PPN taldeek aurkeztu dituzten zuzenketak eginda, hau proposatzen zuen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du erretira dezan Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea aldatzeko foru lege-proiektua, 9-17/LEY-00005 espediente-zenbakikoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Foruzaingoko eta Udaltzaingoko sindikatuekin eta udaltzain, aguazil eta laguntzaileen ordezkariekin batera negoziazioei ekin diezaien, beste lege bat prestatzeko adostasuna lortze aldera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lan-mahai bat era dezan, Nafarroako Gobernuak berak eta talde parlamentarioek osatua, Nafarroako polizia eredua definitze aldera eta beste lege bat egiteko ahalik eta adostasunik handiena bilatze aldera. Mahai horretan polizia gaietan adituei eta polizia sindikatuei entzun ahalko zaie”.